XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SINISTEN DET, SINISTEN DET- Sinisten det Jaungoiko Aita, gauza guztien Jabea, zeru eta lurraren Egilea.

- Sinisten det Jesukristo, Haren Seme bakar gure Jauna, gurutzean hil ondoren piztu zala.

- Sinisten det Espiritu Santua, Eliza katoliku santua, Santuen alkartasuna, eta betiko bizitza Amen.

- Nere AITA Jaungoikoa da, guztia Berari zor diot.

- Nere irakasle ta salbatzaile JESUS da.

- JAINKOAK gizaki guztiak deitzen] ditu, Bere ondoan ZORIONTSU izatera.

JAUNGOIKOA BIHOTZ-BERA DA- Guztiok salbatzera etorri zan JESUS ludi hontara.

On egiñaz igaro zuen bere bizia.

- Guk ez degu beti on dana egiten, Jainkoaren nahia ez degu betetzen, eta Berarengandik urrutiratzen gera.

Bere maitasuna albora utzita, eskergabeko gera Berarekin.

Horrela jokatzen degun aldi bakoitzean Pekatu egiten degu.

- Baina Jainkoa ona eta bihotz bera da: Damutu eta Berarengana joaten bagera, Berak barkatzen digu.

Jainkoa beti gertu dago guri barkatzeko.

Hortarako eman digu opari hau: AITORTZA.

Barkatu, Jauna: Pekatu egin bait degu.

JAINKOAREN HARRIGARRIAK- Jesusek bere piztuerarekin bizia ematen die gizaki guztiei: Jainkoaren bizia.

- Berak mirari asko egin zituen, eta orain mirari asko egiten jarraitzen du SAKRAMENTUEN bitartez.

Sakramentuak Jainkoaren lagun egiteko, Jesusek eman dizkigun opari ta laguntzak dira.

SAKRAMENTUAK
1- Bataioa
2- Sendotza
3- Eukaristia
4- Aitortza
5- Azken-igurtzia
6- Apaizgintza
7- Ezkontza.

JESUKRISTO NERE JAUNA - Jesukristo nere Jauna, Jaungoiko eta gizon egiazko, nere Egile eta Salbatzaile hori: Zerana zeralako, neurri gabe ona, eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako: Damu det bihotz bihotzez; damu det Zu naigabetua; asmo sendoa hartzen det, ez gehiago pekaturik egiteko, pekaturako bide guztiak utzi, aitortu eta pekatuen ordaina betetzeko Amen.

Nik barkatzen dizkizut zure pekatuak, Aitaren, eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean Amen.